ODISEA arrakastatsua Ipuruako Merkatu Plazan



Ze ondo pasatu genuen!

Igandean, ekainak 5, Odisea Elkarteko lagunak izan genituen gurekin.

Haiek ekarritako jolasekin gozatzeko aukera izan genuen bertara hurbildu ginen haur, gazte eta helduek.
Familiak elkarrekin jolasteko eta denbora atsegina pasatzeko aukera aparta izan zen.




Odiseako gure lagunek gogo handiz azaldu zizkiguten jolas bakoitzaren arauak eta haietara jolasten erakutsi ziguten.
 

 




Ipuruako Merkatu Plazako elkarteak eskerrak eman nahi dizkio Odisea Elkarteari, eta baita bertara etorri ziren auzokide guztiei ere. Hau izan da antolatutako lehenengo jarduera, eta hurrengoak antolatzen jarraitzeko gogotsu gaude izandako erantzunarena ikusita.


Bizirik dago plazia!



Jarraitu gure blogean hurrengo jarduerak eta hurbildu zaitez bileretara. Zure iritzia eta proposamenak entzun nahi ditugu.

Hurrengora arte!




Iruzkinak

Mezu ezagunak