Martxoaren 21eko bilera

 







Bueltan gaude Ipuruako Merkatu Plazan.


Aspaldiko partez, 2022ko martxoaren 22an, egin zuen Ipuruako Merkatuko Plazaren Elkarteak bilera plazan bertan, egoera ezagutzera eman eta hurrengo pausuei buruz hitz egiteko.


Bertan elkartu ginenok, oinarrizko proiektua ezagutu genuen, eta baita Udalaren jarrera edo erantzuna ere. Udalak beste asmo batzuk ditu, eta beheko solairua brigadak erabiltzen jarraitzea da. Beraz, erabat aldatuko litzateke planteamendua.

Udaleko bi alderditako zinegotzi bana gerturatu ziren (Gorka Errasti - Bildu eta Mertxe Garate- EAJ-PNV) eta haiek ere gertatzen ari denaren berri lortzen saiatuko direla adierazi ziguten.

Hori ikusita, Udaleko ordezkariarekin egin genuen bilera 2022ko martxoaren 23an, eta han utzi genuen argi Ipurua Merkataritza Plaza elkartearen erabakia solairu nagusia erabiltzea zela eta, beheko solairua kanpo geratzen bada, nahiago dugula dagoen bezala erabiltzen hastea.

Horretarako, konponketa minimoen zerrenda eman genion Udaleko ordezkariari.

Hitzarmenaren zain gauden bitartean eta Udalak beste asmo batzuk dituela ikusita, elkartea apirilaren 4an plazan berriz elkartzea erabaki dugu, denon artean gutun bat idatzi eta sinadurak eskatzen hasteko, helburu argi batekin: espazioa dagoen bezala erabiltzen hasteko baimena lortzea.



Horretarako eta, udalari zer galdetu eta Udalean aurkeztutako planoak eta eskariak zuei azaltzeko, eskatzen dizuegu hurrengo bileran parte hartzea:


2022KO APIRILAK 4

ARRATSALDEKO 6:30TAN.


Garrantzitsua da ahal dugun guztiok elkartzea! Ez dezagun indarra galdu!




Iruzkinak

Mezu ezagunak